Euskararen jatorriaren 6. biltzarra: genetika eta euskal jatorria.

Euskararen Jatorriaren 6. Biltzarra: Genetika eta Euskal Jatorria
Gares Nafarroa, 2011ko maiatzak 7

14.000 urte Europako berpopulazioa.
Sarrera
Jatorriari buruzko 6. biltzar honetan genetikaren gaia izango da hizpide. Zientziaren diziplina honek herriek historian zehar egin dituzten mugimenduak zehaztapen handiz egiteko aukera dauka, paleolito garairaino helduz.

Genetika arloan egindako azterketak, zalantzarik gabe, Joxemiel Barandiaranek abian jarri zuen teoria indartzen ari dira: euskal populazioa, gutxienez, 9.000 urtez bizi izan da euskal lurraldean. Teoria hau behin betiko baieztatuz gero, euskararen jatorrirako oinarri ezin hobea izango dugu, paleolito garaian, euskara izan zen ala ez zen izan gaiari buruz eztabaidatzen hasteko.

Genetika arloan egindako lanak ezagutzeko, EHUko ADN bankuko Biomics enpresako Marian Martinez de Pancorbo eta Sergio Cardoso genetiskek arlo honetan egin dituzten lanen berri emango digute. Ondoren, Complutense Unibertsitateko Antonio Arnaizek iberiar penintsulako lan genetikoak azalduko ditu hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik.

Ondoren, Oxfordeko irakaslea den Stephen Oppenheimer-ek britainiarren jatorriaz egin duen ikerketa famatua azalduko du. Bertan, britainiarren osagai genetikoen %90a iberiar penintsularen iparraldetik, Euskal Herritik bereziki, datorrela frogatu du, 10.000 britainiarrei egindako ikerketa genetikoen bidez.

Arratsaldean Andelos herri erromatarra bisitatuko dugu, bertan iberieraz idatzitako eta agian euskara izan daitekeen esaldi garrantzitsua aurkitu zelako. Ondoren, Garesen berriro, esaldi honen esanahia aztertuko da eta etimologiari buruz lehenenetariko liburu bat idatzi zuen Agosti Xahoren jaiotzaren 200. urtea ospatuko dugu bere “Aitor kantabriar kondaira” liburuaren proposamen etimologiko batzuk gogoratuz. Gernikar bi euskaralari gogoratu ondoren, Arabako Iruñan azken urte honetan izan diren gertaera nagusiak gogoratuko dira biltzarraren amaieran.

Egitaraua
09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa
09:45 Agurra eta aurkezpena
10:00 Marian Martinez de Pancorbo eta Sergio Cardoso: Los linajes genéticos de la población vasca hablan de su pasado
10:45 Antonio Arnaiz: Genética y linguistica vasca: ibérico en Veleia y Pamplona
11:30 Atsedenaldia
11:45 Stephen Oppenheimer: The Origins of the British and the Relevance for the Basque Country (Britaniarren jatorria eta bere garrantzia Euskal Herrirako)
12:30 Mahai ingurua: La aportación de la genética al origen del euskera
14:15 Bazkaria
17:00 Bisitaldia: Andelos herri erromatarra eta idazkun iberiarra
18:30 Josu Naberan eta Bienvenido Mascaray: Andelos-ko II. mendeko esaldiaren esanahiaz
19:00 Agosti Xahoren jaiotzaren 2. mendeurrena: Aitor, kantabriar kondaira
19:30 Bideo proiekzioa: euskal jatorrian herri kulturaren ekarpena.

19:45 Iruña Veleia: azken urteko laburpena irudietan. Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea eta “Iruña Veleia euskarazko grafitoak” liburuaren idazlea.

20:00 Biltzarraren amaiera

Izen ematea
Biltzarraren lekua: Garesko Kultur Etxea. Nafarroa. Iruñetik 14 km-tara

Izena emateko: euskararenjatorria(a bildua)gmail.com. Telefonoa:  Ekarpena: 45 euro (bazkaria eta Andeloseko bisita barne). Ikasle edo langabetuak: 30 euro.

KUTXA                : 2101 0092 16 001233427 2
Euskadiko Kutxa: 3035 0038 91 038008174 7 (jarri izen-abizena+eposta)

Kategoria: 6. Biltzarra Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

7 erantzun Euskararen jatorriaren 6. biltzarra: genetika eta euskal jatorria.-ri

  1. egilea: Felix

    Batek genetikaz baliaturik, euskaldunak Inglaterran bizi izan zirela daki. Beste batek Inglaterrako toponimia aztertuz bakarrik konturatzen da, euskaldunek ipinitako izenak direla euretariko asko. Genetikak ez du gogotan euskara, toponimiak ostera euskara aipaten du.

  2. egilea: Felix

    Genetikak ADNa, mitokondrioa eta odolaren beste zenbait propietate aztertzeko gei da, hizkuntzaren sustarrik ezin dezake, ordea, ikutu, hizkuntza, “giza espirituaren odola” delako, hau da giza baitako adimenak sortzen du, hatarako irudimenaz baliatzen dela. Irudimena irudiez jabetzen da, berezi eta aukeratu egiten ditu, izentatzen eta “sinboloak” deitzen. Hoiekin sortzen ditu bere “arketipoak”, ots, “eredu zaharrak” (hasieratik haietaz baliatu izan delako) eta haiekin erritualki sortu du hizkuntza, eta horrela sortu zen euskara. Giza irudotegia aztertuz, mitoaztertzeraino jo beahr da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude