Euskararen jatorriaren 4. biltzarra

Atzo, maiatzaren 23n, Iruña Okan ospatu den Euskararen Jatorriaren IV. Biltzarrean Iruña Veleia izan da gai nagusia eta bertan aurkitutako eta orain arte faltsutzat emandako ostraka euskaldunak protagonista nagusiak. Iruña Okako alkateak zabaldu zuen 4. biltzarra harrera hitzaldia emanez.

 Iruña Veleiako ostrakak egiazkoak izan daitezkeela aditzera eman dute geologia eta hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik egindako ekarpen berriek.

Eliseo Gilek azken 15 urtetan egindako lanaren laburpena egin zuen eta txosten arkeologikoak esplikatu. Bertan zegoen ere Idoia Filloy eta hainbat puntu ere argitu zituen.

Koenraad Van den Driessche geologoak, txosten mamitsu bat aurkeztu du eta, argazkietatik abiatuta, ostrakak zaharrak direla pentsatzeko ebidentzia asko aipatu ditu: egosi baino lehen bakarrik idatz daitezkeen idazkunak, sute bat jasan duten ostrakak, urte asko sortzeko behar den kare geruza duten ostrakak, sustraien eragina denbora luzean jasan dutenak, etab.

Bestetik, Aldundiaren Batzordearen iritziaren kontra, ostraka batzuk datatu daitezkeela esan du, besteak beste, karbonoaren datazio radiometrikoa, luminiszentzia eta sustrai eta sedimentuen kostrak ductusarekin erlazionatzeko teknikak erabiliz.

Evidencias no investigadas por la Comisión Científica Asesora. Koenraad Van den Driessche

Evidencias físicas de las ostracas de Iruña-Veleia. Koenraad Van den Driessche (3 Mb pdf)

Por los caminos de Parmenio. Koenraad Van den Driessche

Ondoren Euskal Filologian Doktorea den Martin Elexpuru hizkuntzalariak ostraketako euskal testuak erromatarren garairako posible direla baieztatu du, eta Lakarra eta Gorrochategui irakasleek faltsutasuna frogatzeko erabili dituzten argudioek ez dutela oinarririk esan du.

Horretarako, 45 orrialdez osatutako txostena aurkeztu du, bertan, artikulua, aspirazioa, lexikoa, aditza, erakuslea, ergatiboa eta beste hainbat punturi buruzko zehaztapenekin.

 1.- Elexpururen bloga

2.- Iruña-Veleiako euskal ostrakak direla eta Gorrotxategi eta Lakarra irakasleen txostenei egindako oharrak eta kritikak. Elexpuru 2009-5-15.

3.- Ostraka euskaldunen argazkiak

4.- Comentarios y objeciones a los informes de los profesores Gorrochategi y Lakarra sobre los grafitos en euskera de Iruña-Veleia. Juan Martin Elexpuru 15-5-2009.

Ondoren mahai ingurua eta eztabaida. Jendearen galderak erantzun zituzten adituek.

Hiru hizlariek emandako informazio berriaren arabera, ostraka euskaldunak egiazkoak izateko aukera handiak daude.

Bazkaria.

Arratsaldean lehendabiziko etimologia tailerra egin da, partaideek hitzen erroak aurkitzeko teknikak ikasiz. Ondoren jatorriarekin zerikusia duten 20 liburu argitaratu dituen Felix Zubiagak arketipoen teoria azaldu du. Bertan, arketipoek hizkuntzaren sorreran duten garrantzia azpimarratu du.

Arratsaldean, Antonio Arnaizek, bestetik, ostraketan aurkitutako testuak mediterraniar eremuan topatutako beste idazkunekin erlazionatu ditu, esaterako, Erromako Ostia portukoekin. Bere txostena:

Los graffiti en euskera de Iruña Oka y la cultura usko mediterránea. Antonio Arnaiz Villena

Jarraian Urtzi Ihitzak kantabru-euskara hiztegia aurkeztu eta ondoren 3 erro eman zaie hizlariei, euren gainean etimologia azaltzeko: ama-aita, giz-biz eta haitz.

Amaitzeko, zendutako Imanol Mujika eta Jesus Segurola hizkuntz ikerleak gogoratu dira, egin duten lana aintzatetsiz.

Biltzarrak espektazioa sortu du eta, besteak beste, Iruña Okako udal ordezkari batzuk bertan izan dira.

 

Kategoria: euskararen jatorriaren 3. biltzarra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude