Euskararen Jatorriaren 4. Biltzarra

             Iruña Oka, 2009ko maiatzaren 23an

Aurten, Euskararen Jatorriaren 4. Biltzarrean, besteak beste, azken bi urte hauetan eztabaida handia sortu duten hitzak aztertuko ditugu: Iruña Okan agertutako 136 hitz, ostraketan idatziak. Aldundiak eratutako Batzordeko bi hizkuntzalarik zalantzan jarri dituzte euskarazko 136tik 35 hitz. Arrazoi asko eman dute, euren iritziz, faltsuak direla esateko. Baina, badira, ostrakak egiazkoak izan daitezkeela esaten duten adituak eta gai hori landuko dugu goizean.

Lehendabizi, Batzordeak egindako txostenen balorazioa egingo da eta ostraka garrantzitsuenak erakutsiko dira. Horren barruan, Koen Van den Driessche geologoak jakintza arlo honen ikuspuntutik aztertuko du gaia. Ondoren, Juan Martin Elexpuru filologoak berak egindako azterketaz jardungo du. Azkenik, mahai ingurua egingo da.

Arratsaldean, bi tailer izango dira, partaideek hitzen jatorria aurkitzen ikasteko. Ondoren, euskararen jatorriari buruzko teorietan sakonduz, Felix Zubiagak arketipoen teoria azalduko du. Ondoren, komunikazioen barruan, Antonio Arnaizek Iruña Okako idazkunek Mediterraneoan aurkitutako beste idazkunekin dituzten antzekotasunak azalduko ditu eta, ondoren, Urtzi Ihitzak kantabriera-euskara hiztegia aurkeztuko du.

Amaitzeko, hiztegi etimologikoaren gaian, 4 erroen etimologien proposamenak eskainiko dizkigute
gonbidatutako hizlariek.

Kartela 4. biltzarra

Egitaraua
09:45 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa
10:00 Agurra eta aurkezpena
10:15 Antolatzaileak: Iruña Oka: Aldundiko Batzordearen txostenak eta ostraken erakustaldia
10:45 Koen Van den Driessche: Por los caminos de Parmenio. Preguntas criticas
11:15 Juan Martin Elexpuru: Iruña Veleiako euskal ostrakei begira
12:00 Mahai ingurua: Ostrakak egiazkoak dira ala ez?
14:00 Bazkaria
16:00 Tailerrak: Hiru substratuen teorian oinarrituta, hitzen etimologiak aurkitzen
17:00 Felix Zubiaga: Arketipoak eta euskararen jatorria
18:00 Antonio Arnaiz: Las Inscripciones en euskara de Iruña Oka y la cultura Usko-Mediterranea
18:20 Urtzi Ihitza: Parabreru Vascu-Cántabru/Euskara-Kantabru hiztegia
18.40 Hiztegi etimologikoa: Hitzak: haitz (aizkora, aitzurra…), ama-aita, giz (gizaki, gizen..) eta biz (bizi, bizar, bizkor…). Gonbidatuak: Zubiaga, Ihitza, Arnaiz…
19:30 Mahai ingurua
20:00 Imanol Mugika eta Jesus Segurola hizkuntz ikerleak oroituz. Biltzarraren amaiera.

Izen-ematea
Biltzarraren lekua: Iruña Okako udalerriko Kultur Aretoa, Langraitz herrian (Gasteiztik 8 km-tara)
Izena emateko: euskararenjatorria@gmail.com.
Telefonoa: 639 030 884

Ekarpena: 45 euro (bazkaria barne). Ikasle, langabetu edo familia bereko 3 kide: 30
Euskadiko Kutxa: 3035 0057 97 0570056962 (jarri izen-abizena+eposta)

Aurreko biltzarrei buruzko informazioa
www.euskararenjatorria.eu

Kategoria: euskararen jatorriaren 3. biltzarra. Gorde lotura.

Erantzun bat Euskararen Jatorriaren 4. Biltzarra-ri

  1. egilea: josebe unanue

    “El euskera, madre del Castellano…”
    Jorge Mª Ribero-Meneses egilearen liburu irakurri dut eta zuen iritzia jakin nahi nuke berta dioenaz. Mila esker

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude