Koenraad Van den Driessche KM kulturunea 2009-2-23

Koenraad Van den Driessche Geologian doktorearen hitzaldia:

“La comisión científica-asesora de Iruña-Veleia: preguntas críticas”

1. Geologo honek azalpen luzeak eman zituen Cerdanek eta Madariaga kimikariak egindako azterketen inguruan. Batetik Cerdanek erabilitako prozedura kontrastatu gabe dagoela esan zuen eta horrek indar handia kentzen diola egiazkoak izateko emandako oinarri batzuei. Lehendabizi, kontrastatu behar izan duela bere metodoa, ea onartzen den ala ez. Horregatik, nahiz eta Batzordean Madariagak Cerdanekin lan hori ondo aztertzeko behar beste aldiz batzartu behar zela aipatu, harrigarria izan dela ez diotela Cerdani batzartzerik eskatu eta, beraz, Madariagak ez duela aztertu Cerdanen lana berarekin zuzenean.

2. Pieza gehienak ezin direla datatu aipatu du, garbiegi daudelako, baina ez denak. Adibidez, sutea jasan duten pieza bat erakutsi zuen eta, harritu zen antzekoak argitaratu ez izana. Antza, ostraka batzuk sutea jasan zuen leku batean zeuden eta denak egon daitezke ke arrastoekin. Horiek bai datatu daitezkeela esan zuen. Bestetik kaltzita duten pieza batzuk ere datatzeko aukera dute eta bertan erakutsi zituen zeintzuk ziren. Datatzeko aukera egonda, egin ez izana, harridura sortzen duela eta Batzordeak egindako lana zalantzan jartzeko abiapuntua izan daitekeela esan zuen.

3. Foru Diputatuak Batzordean arkeometrian adituak bazirela aipatu zuen eta, parte hartu dutenak ikusita, hori ez dela izan aipatu zuen Koenraad-ek.

4. Madariagaren txostenean zenbat eta zeintzuk ostraka aztertu diren ez dela zehaztu aipatu zuen eta hori zuzendu behar dela, eta, noski, osatu, data daitezkeen ostrakak datatuz.

5. Kanpoko aditu batek bidalitako txostenean Eliseo Gilek egindako lana oso egokia izan dela azpimarratzen da eta ondorio hori ez dela inon ikusi aipatu du.

Amaieran etorritakoen zenbait ekarpen egon zen eta denak ildo beretik zihoazen: arinegi erabaki da faltsuak direla, aztertzeko behar den denbora, aniztasun eta kontrastea eskaini gabe.        

 Auzkezpena *.ppt: “La comisión científica-asesora de Iruña-Veleia: preguntas críticas”      

Argazkiak                 

Kategoria: euskararen jatorriaren 3. biltzarra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude