KM kulturunea Juan Martin Elexpuru 2009-2-23

Juan Martin Elexpururen azalpena

Ondoren, filologo honek Sustatu.com-en argitaratutako “Iruña-Veleiako euskal ostrakei begira” azterketaren laburpena egin zuen. Juan Martinen iritziz, Lakarrak eta Gorrotxategik azaldutako gai batzuk ulergarriak izanik, faltsuak izendatzeko ez dago arrazoirik.

Lehendabizi, agertutako euskarazko hitzak aurkeztu zituen, interesgarrienak azpimarratuz eta multzokatuz: zenbat, familia, kristautasuna, koloreak, izen arruntak eta propioak, izenordainaak eta posesiboak, aditzak, etab.

Gero, polemika sortu duten hitz garrantzitsuenetan zentratu zen ondorengoak azalduz:

1) Aspirazioa. NAIA, h-rik gabe. Lakarrak dio NAHIA, NAHIHA edo beharko lukeela. Gure ustez, aNAIA da, izan ere, honelako hitzak agertzen dira: reba (arreba), laba (alaba), saba (osaba)…

2) Artikulua. araina, sua, ura datoz. Lakarrak dio euskaraz ez zela artikulurik orduan. Guk baietz uste dugu. Bestalde, hori frogatzeko darabiltzan datuak (Arabako herri-izenak, San Millan 1025), ez dira zuzenak gure ustez. Horretarako, Elexpuruk Textos Vascos liburutik hartutako hainbat toponimo irakurri zituen.

3) ANQVISES agertzen da, eta ANCHISES behar omen zuenez, faltsua da Gorrotxategiren ustez. Baina Q normal erabiltzen zen latinez (quid, inquisitio, inquietare), eta ez da harritzekoa Veleiatar batek ortografia akats txiki hori egitea.

4) Polita. Gaskoieratik pasatu omen zen XI-XII mende inguruan euskarara. Baliteke. Baina veleiatar elebidun batek “Veleia Nova polita est” esaten bazuen latinez, ez litzateke hain harrigarria izan behar “Veleia nova polita ta (da)” esatea euskaraz ari zenean.

5) Denos, Deno: DENOC bezala interpretatzen du Lakarrak, baina ostrakan DENOS (deno bestean) irakurtzen da. Pertsona-izena?

6) Descartes. Batzordekoek izen hori zetorrela esan zuten, baina ostrakan (M?)ISCAR edo horrelako zerbait jartzen du. Une honetan ostrakaren irudia jarri zen erakusgai eta, zalantza barik, inondik inora ez da “Descartes” irakurtzen. Gai honek harridura handi sortu du, Aldundian egindako agerraldian eman zitzaion garrantziagatik eta oso nabarmena delako Descartes ezin delako izan.

7) Komak. Adituek diotenez, ez da komarik erabili izan aro modernora arte. Komak edo antzeko zerbait agertzen dira zenbait ostrakatan. Benetako komak beharrean, separazio ikurrak ote dira? Edo esku beltzen batek berriki ipiniak dira? Hipotesi guztiak zabalik daudela esan zuen Elexpuruk.

Amaieran, etorritakoek galderak egiteko txandan, partaide batek komak ulertzeko balizko azalpena eman zuen, esaldiak baino gehiago, hitzak banatzen dituztelako, eta hori, sistema pedagogiko baten barruan sartu ahal delako kontzeptuak lantzeari begira. Koma horiek idatzi omen zituztenak Ikasten ari zien ikasleak zirela azpimarratu zuen, ez goi mailako idazleak.

Juan Martin Elexpuru KM kulturuneko laburpena

Seguru zaudete? Artikulua Berrian

Ostraken testu azterketa. Sustatu.com

Argazkiak

Kategoria: euskararen jatorriaren 3. biltzarra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude