Santos&Cipresek berezitzat salatzen dituzte 27 ebidentzia arkeologiko 1700 urtekoak

Juan Santos Yanguas eta Pilar Cipresen  txostenean 113 ostraka salatzen dira "berezitzat", hauetatik hogeita zazpi ostrakak patina analisiak dituzte Frantziako CNRS laborategiak eginak, alegia, 1.700 urteko ebidentzia arkeologikoak dira:

10976 (izki txiki larri)

11139 JUPITIIR / IUPIII – VIINUS PATH(-) / VIINUS IIT / ENEAS / JULIO A. / EUPAHIIS
11267 (-TULIUS PATIIR FAMILIAII
11418 DEIDRE1
1419 OCTAVIO AUGUSTO

11423 AQUILES / HECTOR / HERC / UL ES
11425 “ENEAS” ANQUISES ET VENUS FILI
11427 -ORNIILIO IULIO QUINT- / -LINA – MIISSACA – CII / -RSUS- DOMIINICIA+- / -FILA- EUPHIE-
11428 VULCANO CIIRIIS VIIRTUMNO TIILLUS MONO
11709 a) TIIATRO
11709 b) THEATRO // SIINIICA / SOCRATIIS / VIRGILIO / +IISCART(-)
12046 TITO MARCO PETRONIO
12108 rip (UE 51144 sektore 5 itxita)
12390 AD MAIOREM / DIII GLORIAM
12390 AMICUS CIIRTUS IN / RII INCERTA
12430 AD INFINIUN MIIO CORDI(-) / (-) DIIIDRII(-) / (-) PAR+(-)
13361 nere “ata”
13362 –tu laike (Lakarra) 13362 SAMUIILL “YAVHII” FILI
13364 egin badi – zur -reinu
13368 denoc / zure / naia – ioshe – miriam
13371 “Yavhe” ZUTAN IZANA
13373 ioshe galimatea – mirian 13373 IOSHII GALIMATIIA
13383 IIISHU / YAVHII / “FILI”
13393 Lura Mona
13394 d) koma
13396 a) koma
13397 … neure / zeure / iev – urdin zuri gori beta aros ber
13488 PARMENION PARMENIOS PARMENIOM
13955 koma
Adibidez:11428 VULCANO CIIRIIS VIIRTUMNO TIILLUS MONO

Patina analisiak: CEA-CNRS CE de Saclay 91191 Gif Sur Yvette, France. 

1.- 34 grafito Veleia inf 20. 2006-3

2.- 26 grafito Veleia inf 21. 2006-7

3.- 9   grafito Veleia inf 03. 2007-1

Iturria eta eskubideak Araba.net
 

Kategoria: Iruña Oka. Gorde lotura.

54 erantzun Santos&Cipresek berezitzat salatzen dituzte 27 ebidentzia arkeologiko 1700 urtekoak-ri

  1. egilea: betaurrekodun

    Santosek, Cipresek, Velazquezek, Trebollek, Gorrotxategik, Lakarrak…

    ejem.

  2. egilea: Anonimoa

    Nola ausartzen dira ?
    CNRS laborategiak patina analisiak egindako 68 ostraka, nola ausartzen dira faltsutzat salatzen? Esaten XXI.mendean manipulatuak izan direla?

  3. egilea: betaurrekodun

    Laborategi horien metodologia kuestiona daiteke (eta kuestionatzen da), zuk Madariagaren emaitzak kuestionatzen dituzun bezalaxe, edo ikerlari horien iritzia kuestionatzen dituzun bezalaxe.

    Bat egiten dut zurekin: egin daitezela analisi gehiago, eta adostutako metodologia baten bitartez.

    Ordura arte, ni fidatzen naiz aditu GUZTIEK (ondo irakurri, GUZTIEK) bat egiten badute. Zuk nahiago duzu iltze gori bat estu estu hartu.

  4. egilea: ostraka

    Nik ez dut Madariagaren txostena kuestinatzen. Madariagak berak idazten du ezin duela esan faltsuak direnik. CNRS laborategiak berriz 69 ostraketatik, bat ezin zuen analizatu zulo bat duelako, propio faltsifikatutakoa “Hola que tal” idatzi zutena, detektatu zuen arazorik gabe eta beste 68 ostrakei eman zien etenik gabeko patina, alegia, idazkunak eginak zeudela ostrakak ehortzi zirenean duela 1.700 bat urte. 68 ostraka ebidentzia arkeologikoak dira CNRS laborategiaren arabera. Hauetatik 12 Gorrotxategik faltsutzat salatu zituen 2008ko ekainean.
    Analisiak errepika daitezke.

  5. egilea: betaurrekodun

    Madariagak esaten duena oso kuriosoki laburbiltzen duzu, esaten baitu patina etena dagoela ustezko inskripzioetan eta berez egindako kosketan berriz ez.

    Bestalde, berriro diotsut “ebidentzia arkeologikoak” direla ezin duzula hain alegeraki esan, txosten horiek kuestionatuta dauden unetik aurrera.

    Nik ere nahi nuke analisiak errepikatzea, baina fundamentala iruditzen zait metodologia adostea, kontraesanetan berriro ez ibiltzeko.

  6. egilea: Anonimoa

    Kuestionatzeari deitzen diozu

    – filologo batzuen frogatu gabeko iritziak,

    – errepikatu daitezkeen CNRS laborategiko analisien aurka ?

    Betiko eztabaida dogma, zientziaren aurka?

    Zergatik komisiokoek ez dituzte analisiak errepikatu bost hilabetetan?

    Gorrotxategik txostena faltsutze salaketekin 2008ko ekainean aurkeztu baitzuen.

  7. egilea: betaurrekodun

    Komisiokoak analisiak errepikatu dituzte, BAI, errepikatu dituzte: zer uste duzu egin duela Madariagak, hori ez bada?

    CNRSko analisiak errepika daitezke, baina zein metodo erabiliz? Oraindik ez al zara enteratu metodologia bera eztabaidagai dela analisi kimikoak egiterakoan?

    Zergatik deitzen diozu “zientzia” CNRSri bakarrik eta ez Madariagari?

    Zientzia ados jartzen ez den une horretan, ez al diozu baliorik ematen adituen iritziei?

    PD: ya ez duzu ezer esaten estrato zigilatuei buruz. Hori ere zientzia zen duela gutxi, ez?

  8. egilea: Ostraka

    Analisiek froga dezakete faltsutze salaketak gezurrezkoak direla! Zergatik ez dituzte bost hilabetetan faltsutze salaketak konprobatu?

    -“ya ez duzu ezer esaten estrato zigilatuei buruz.”

    Niretzat jarraitzen du zigilatua izaten, CNRS analisiek frogatzen dute zientifikoki. Non daude bortxatze frogak?

  9. egilea: betaurrekodun

    “Analisiek froga dezakete faltsutze salaketak gezurrezkoak direla!”
    Baina zer analisiz ari zara? Zein analisik froga dezake hori, Cerdanenak edo Madariagarenak? ez al duzu ulertzen metodologia arazo bat dagoela?: CNRSk gauza bat dio, eta Madariagak beste bat.
    Lehenik adostu beharko da zein ari den metodo onarekin lanean, zerbait ziurtzat hartzeko.

    Berriro diot, lehenik adostu beharko da zer analisi klase egin behar den, analisiaren emaitza ontzat hartuko bada.

    Zigilatua izatearena, bestalde, errefutatua geratu da txosten arkeologikoetan. (Ez aipatu berriro CNRS horretarako ere).

  10. egilea: ostraka

    1.- Gorrotxategik bere faltsutze salaketak aurkeztu zituen 2008 ekainean.

    2.- Bost hilabete beranduago Madariagak dio ezin duela frogatu ostrakak faltsuak direnik.

    Baina Madariagak ikertu al ditu Gorrotxategiren faltsutze salaketak?

    Ezin al du frogatu Gorrotxategiren salaketak faltsuak ote diren?

    Ezin al zituzten bidali Gorrotxategik faltsutzat salatzen dituen 68 ostraketatik batzuk bidali CNRS-ra edo beste laborategi neutral batera?

    Zergatik ez dute egin?

    Agian bazekitelako 12k gutxienez gaindituko zituztelak CNRSko analisiak?

    Agian espero dutelako patina analisiak ondo emango dutela ostraka guztiek?

    Alegia, benetakoak direlako eta 1.700 urte dituztelako, eta idazkunak eginak zeudelako ostrakak ehortzi zituztenean.

  11. egilea: betaurrekodun

    Madariagak dioena besterik da, lehen esan dizudan bezala. Patina etena dagoela, alegia.

    Bestalde, CNRSren analisiak gainditu dituzte ez soilik Gorrotxategik faltsutzat emandakoak, baita cipresek, velazquezek, sanchezek, trebollek eta abar faltsutzat emanak. Beraz, ez dut zure arrazonamendua ulertzen (are gutxiago hain fantastikoki egiten duzun ondorioztapena).

  12. egilea: Ostraka

    Alegia, komisiokoek ez dituzte patina analisirik egin atzerriko laborategietan, bazekitela 68 ostrakek analisi onak eman zituztela CNRS laborategian, eta propio faltsututakoa “Hola que tal” idatzita, arazorik gabe detektatu zutela.

    Honek zer esan nahi du. Inoiz ez direla analisi berririk egingo, ezta egindakoak errepikatuko, arrisku handia dagoelako gainditzeko ?

    Eta bide batez demostratzeko faltsutze salaketa larriak gezurrezkoak direla?

  13. egilea: betaurrekodun

    Ez duzu ulertu nahi. Kontua da ez dagoela argi analisi kimikoak baliagarriak diren ala ez, eta izatekotan, ze analisi klase egin behar den.
    Eta froga da bi analisi kimikok emaitza desberdinak eman dituztela.

    Zuk uste duzu Cerdanen analisia inkonestablea balitz kimikari askok salatuko luketela hori honezkero, txostena publikoa izanda? Non dira argumentuak, non kexak?

  14. egilea: Anonimoa

    Ez dut ezer uste. Dakit Gorrotxategik faltsutze salaketak aurkeztu zituela 2008ko ekainean eta orduan bakarrik zegoela txosten arkeologikoa eta CNRS analisiak eta bi aukera jarri zirela batzorde zientifikoaren mahai gainean:

    1.- Gorrotxategik faltsutzat salatzen dituen 12 salaketak faltsuak dira.

    2.- CNRS-k egindako 68 analisi gezurrezkoak dira.

    Alegia, filologo batek frogatu gabeko faltsutze salaketak,

    atzerriko laborategi batek egindako analisien aurka: betiko eztabaida, zientzia, frogatu gabeko iritzi (dogmatiko) batzuen aurka.

    2008-11-19 Arabako Biltzar nagusian erabaki beldurgarri bat hartu zen zientziaren eta adimenaren aurka, inolako frogarik gabe.

  15. egilea: betaurrekodun

    Barkatu, baina hori konspiranoia bat besterik ez da. Eta aipatu ditudan aditu guztiak (euskaldunak eta atzerrikoak) biltzen dituen konspiranoia bat ez dut onartzen. Ez da sinesgarria. Ez du funtsik, ez du oinarririk. Absurdoa da.

    Bestalde, Gorrotxategik 2008an ez, jada 2006an bertan aurkeztu zituen idatziz bere desadostasunak.

  16. egilea: ostraka

    Komisioko bost bileren aktak argitaratuak daude, ekaineko bileraren aktak irakur daiteke (http://www.alava.net/msginet2/Veleia/) Gorrotxategik bere faltsutze salaketa aurkeztu zuela, sarrera eta guzti (2008-6-22an), 68 ostraka identifikatzen ditu. Hauetatik hamabik CNRS laborategiko patina analisiak zituzten eginak eta txostena 2006an aurkeztua zegoen Arabako Foru Aldundian.

    Zer konspiranoia ?? Dokumentuak eta sarrera erregistroak eta aktak.

    Batzuei komeni zaie baezpadaere analisirik ez egitea.

    Zergatik ez dira egiten edo errepikatzen CNRSen egindakoak?

  17. egilea: betaurrekodun

    Gorrotxategiri berdin zaio zer esaten duen CNRSk, berak bere iritzia ematen du, Santosek, Cipresek, Velazquezek, Trebollek, eta Lakarrak egin duten bezala.

    Zuk konspiranoia bat egin duzu,bai. Lehen oso garrantzitsua zen estratoen zigilatzea, hori ukatzea konspiranoian sarturiko dogmatikoena zen; txosten arkeologikoak hori hankaz gora jarri duenean, orain CNRSri heltzen zatzaizkio, iltze gori moduan, hor dauden eztabaida metodologikoak ukatuz.

    Eta berriro diot, analisiak EGIN DIRA BERRIRO. Madariagak egin ditu. Esan ezazu orain zuk berriro konspiranoikoei ez zaiela komeni analisiak egitea, nik erantzungo dizut EGIN DIRELA BERRIRO, eta segi dezagun gurpil zoro honetan.

    PD:Data ez da garrantzizkoa, baina, berriro diot, Gorrotxategik 2006an egina zuen salaketa, idatziz, Gorrotxategiren txostena irakurri baduzu, eta Lakarrak ere orduan zuen adierazia bere eszeptizismoa.

  18. egilea: Ostraka

    Filtratu dituzte Ruben Cerdan doktorearen alegazioak:

    http://freefilehosting.net/download/44e29

    66 ostraka analizatuak eta 9 Gorrotxategik faltsutzat salatu zituen 2008-6-24an. Eztabaida bost hilabetetan egon behar zen komisioan.

    Manipulatu dituzte ostrakak argazkiak atera ostean, J, komilak, reinu…?

  19. egilea: betaurrekodun

    A, bale, orain kontua da manipulatu egin dituztela. Eta Cerdanek daki filologiaz, epigragiaz, eta guzti horretan txostenetako adituak baino gehiago. Harrigarria.

    Bale, orduan txostenetan salatutako gauza inposible guztiak manipulatu egin dituzte. Eta zergaytik ez du Gilek salatu orain arte?
    Argazkiak atera ostean? eta argazkian ageri diren
    CUORE, YAHVE, IITXII, ARRAINA, etab. manipulatu dituzte? Ez da konturatu Gil orain arte? zergatik esan du benetakoak direla ba orain arte?

  20. egilea: ostraka

    11019 Cuore patina analisia du, ebidentzia arkeologikoa da eta salaketa faltsua ote den ikertu beharko litzateke.

    YAHVE, patina analisia du, ebidentzia arkeologikoa da, salaketa faltsua.

    IITXII, ez dut gogoratzen zenbakia

    ARRAINA,16365 ez du patina analisirik. Zergatik ez zaio egiten.

    Eztabaida zabalik dago, 2008-6-24tik komisioaren barnean.

    Zergatik ez dituzte argazki guztiak argitaratzen?

    Eta Felix Lopezen txostena ?

    Beste filtrazioa bat izango ote da?

  21. egilea: betaurrekodun

    “YAHVE, patina analisia du, ebidentzia arkeologikoa da, salaketa faltsua.”

    Ez da ebidentzia arkeologikoa, analisi kimikoa eztabaidagai denez eta zigilatze arkeologikoa ezeztatu denez.

    Beraz, argumentu zientifiko eztabaidaezinak aurkitu beharko lirateke faltsua dela diotenen iritzi kopuru abrumadoreari aurre egiteko.

    Hori da nire nahia, analisi kimiko eztabaidaezinak zehaztea. Zuk nahiago duzu iltze gori horri heldu.

  22. egilea: Ostraka

    CNRS Frantziako laborategia da, suposatu nahi dut ez duela zerikusirik Iruña Okako ostraken eztabaidarekin. Suposatu nahi dut patina analisiak bere protokoloak dituztela eta eskaintzen dituztela mundu osorako, ez direla analisi bereziak.

    CNRS-ko analisi koherentea badu ostraka batek, niretzat sinesgarritasun gehiago dauka, filologo baten frogatu gabeko iritzia baino.

    Analisia errepika eta hobetu daiteke.
    Inork ez daki nolakoa zen duela 1.700 urteko euskara.

    Bueno orain bai 136 ostraka euskaldunak daudelako.

  23. egilea: betaurrekodun

    Baina ez al duzu ulertu nahi laborategi horrek erabilitako metodologia (baldin eta laborategi horrek egin badu) eztabaidagai dela? Cerdan berak baino ez duela ulertzen?

    Zenbat aldiz esan behar zaizu gauza bat?

  24. egilea: Ostraka

    Eta horregatik bi urte beranduago (2008-6-24an) Gorrotxategi jauna ausartu zen faltsutzat salatzen CNRS-ek bermatutako 9-12 ostraka, nahiz eta bere txostenean +MISCAR ospetsua bakarrik aipatu.

    Almitzea ebakitzeko sega bezain zorrotza.

    Bada ezbada ere Volpek 5-6 hilabete beranduago (2008ko abenduan) faltsutzat salatzen ditu 112 ostraka ikonografikoak, bat ere aipatu gabe. Eta Nuñez-ek ez omen du faltsutzat salatzen CNRS-eko analisirik duen ostrakarik.

    Kasualitate hutsa jakina.

  25. egilea: betaurrekodun

    Gorrotxategi bakarrik ez, CNRSk analizatutako piezak faltsutzak salatzen “ausartu” ziren Santos, Cipres, Velazquez, Trebolle, Gorrotxategi, Lakarra. Eta Volpe, auskalo.

    Bada zerbait, edo ez?
    Edo ez?

    Edo horiek adinako pisua du ia inork ulertzen ez duen (eta beraz inork baiezta edo ezezta ezin duen) analisi kimiko bat?

  26. egilea: ostraka

    Santos&Cipresek ez dute faltsutzat ezer salatzen, ez dute faltsu hitza erabiltzen, 113 ostraka aipatzen dituzte, arraro, berezi… nahi duzun bezala.

    Velazquez-ek eta Trebollek antzeko zerbait, esango nuke eskatzen dutela ikerketa gehiago.

    Lakarrak faltsutzat salatzen ditu bi ostraka (identifikatuak) eta batak CNRSeko patina analisia du.

    Gorrotxategik faltsutzat salatzen ditu identifikatuta 68 ostraka eta 9-12 ostrakak CNRSeko patina analisia daukate.

    Volperena lotsagarria da, 112 ostraka faltsutzat salatzen ditu, batere aipatu gabe eta orri erdi bat idatzita. Sinestezina batzorde zientifiko batean.

  27. egilea: betaurrekodun

    Arraro edo berezi ez, adiskidea, Santos&Cipresek argi eta garbi esaten dute ez direla garai hartakoak: “absolutamente imposible” esaten dute ondorioetan, literalki.

    Eta gainera esaten du: “aunque en los grafitos se quiera dar la apariencia de textos en latin (…) no existe el conocimiento de la lengua latina (…), ni siquiera de los parametros del latin vulgar.”
    Tira, “fraude” hitza ez du erabiltzen, baina intentzionalitate bat aitortzen du.

    Jakina, txostenetan nahi duzuna irakurtzen baduzu, ederki eraikitzen dituzu errealitate paraleloak.

    Velazquez eta Trebolle errepasatuko ditut orain, ea zer esaten duten.

  28. egilea: betaurrekodun

    Santos eta Cipresi buruzkoa esan dut. Ea orain Velazquez. “Arraro edo bitxi” esaten al du? Ez, honakoa esaten du

    “NO SON AUTENTICOS” esaten du.
    Eta faltsutasunaren, intentzionalitatearen eta gainerakoi buruzkoa OSO argigarria iruditzen zait (3. orriko lehen hiru paragrafoak).

    Beraz,

  29. egilea: betaurrekodun

    Aurreko bien ondoren, Trebolle. Hau da suabeena:

    idazkietako formei buruz, hainbat aldiz erabiltzen ditu “anacronico”, “corresponde en realidad a una transcipcion cientifica moderna”, “desconocida en la antiguedad” moduko kalifikazioak

    eta ondorio orokor gisa “muy improbable que (…) puedan corresponder a textos (…) de una época de la antiguedad tardia”.

    “Arraro edo bitxi” baino zeozer gehiago beraz.

    Unanimitatea dago txostengileen artean: denen iritziz, ez dira garai hartakoak.

  30. egilea: ostraka

    Santos&Cipresek ez dute faltsu hitza erabiltzen zuk aipatzen duzun “absolutamente imposible” hori begiratuko dut.

    Santos&Cipresen txostenean aipatzen diren 113 ostraketatik 27k patina analisia egina zuten salaketa egin baino bi urte lehenago.

    Argi dago kontraesana dagoela, alegia 27 salaketa gezurrezkoak izan daitezkeela.

    Betikoa CNRSeko analisiak, historialariaren eta epigrafistaren iritzien aurka.

    Nire sinesgarritasuna analisiekin, errepikatu eta hobetu daitezke gainera

  31. egilea: betaurrekodun

    Amore ematen dut, ostraka. Guztiz inpermeablea zara esaten zaizun guztia asimilatzeko.

    Gauza bera behin eta berriro errepikatu besterik ez duzu egiten, esaten zaizuna hausnartu gabe, ez eta komilla artean kopiatzen zaizuna.

    Eta mila aldiz esanda ere analisiak errepikatzea ez dela soluzioa, analisiak egin direla berriro, baina eztabaidagai dela ZEIN ANALISI ETA NOLA egin behar diren, eta horien balioa zenbateraino den determinantea, berdin zaizu: zure soluzioa analisiak berriro egitea da.

  32. egilea: Anonimoa

    Sentitzen dut amore ematea. Nik horrela laburtuko nuke arazoa:

    2008-6-26an komisioko bileran (Gorrotxategik aukeztuak zituen bere salaketak Aldundiko sarreran) planteatzen da kontraesan zientifikoa:

    Gorrotxategiren 9-12 faltsutze salaketak, gezurrezkoak izateko zentzua dute, CNRSk egindako patina analisiak dituztelako, Ruben Cerdan-ek bi urte lehenago aurkeztutako txostenen arabera.

    Egoera ikusita Komisioak neutraltasuna mantentzeko, ikertu behar zituen salaketak ere, salaketa faltsua delitua izan daiteke. Honetarako neurri batzuk hartu behar zituen:

    1.- Gorrotxategiren dimisioa, ezin da izan fiskala, salatari bakarra eta epaile.

    2.- Gorrotxategik bere dimisioa aurkeztu ezean, Kultura diputatuak (komisioko buruak) faltsutze salaketak ikertzen ziren bitartean, Gorrotxategi baztertu behar zuen Komisioatik.

    3.- Komisioak ikertu behar zituen Gorrotxategiren salaketa larriak eta kontraesan zientifikoak Ruben Cerdanen txostenekin.

    4.- Komisioko partaideek babestu behar zuten neutraltasuna eta ikerketa zientifikoa, eta ez salaketa larriei babesa eman eta gainera omititu eta estali, Eliseo Gilen indefentsio itzela eta nabarmena.

    Garbi dago ez dela ezer egin eta emaitza beldurgarria ikusi genuen 2008-11-18an Arabako Biltzar Nagusian.

    Orain Santos&Cipresen beste 27 salaketa, gezurrezkoak izateko zentzu nabarmenak dituzte eta inork ez ditu ikertu.

    Betikoa, frogatu gabeko iritzi batzuk, CNRS laborategiaren analisi batzuen aurka. Analisiak errepikatu eta hobetu daitezke. Kalte izugarria egina dago.

    Ni zalantzarik gabe analisien alde. Ez da batere zaila eta ezin dut ulertu zergatik 2008ko ekainetik ez diren egin. Inoiz ez dut ulertuko.

  33. egilea: betaurrekodun

    Konspiranoia hutsa.

    1) EZ da inola ere sinesgarria Santosek, Cipresek, Velazquezek, Trebollek egiazkotzat dituzten idazki batzuk faltsutzat ematea, zergatik eta Gorrotxategik emandako irizpen bat babesteko.
    Ez du ez bururik, ez hankarik.

    Adibidez, Velazquez berak 2007an eman zion Gili ezinezkotasunaren berri, zuk planteatutako abiapuntua baino urtebete lehenago.
    Nik argumentu sakonak ikusten ditut txostenetan, eta unanimeak dira ezinezkotasuna salatzean.

    2) Txosten horiek gezurtatzeko modu bakarra metodologia arkeologikoaren fidagarritasun guztizkoa eta analisi kimikoen eztabaidaezintasuna dira. Ez bata ez bestea, ez dira gertatzen.

    3) Cerdanen analisiak eztabaidagai dira. Ez errepikarazi berriro. Ez hartu egia infalibletzat (baina hala hartu behar duzu, zure arrazonamenduaren muin bakarra delako, eta beste GUZTIA ez duzu asimilatu nahi).

    4) ECerdanen analisiak eztabaidagai ez balira, ez legoke haratagoko diskusiorik.

  34. egilea: Ostraka

    Santosek, Cipresek, Velazquezek, Trebollek, Lakarra… Eliseo Gil "kiskali" zutenean Arabako Biltzar Nagusian 2008-11-19an hauen txostenak ez ziren existitzen, beranduago aurkeztu baitzituzten Aldundiko sarreran. Bakarrik Gorrotxategiren txostena aurkeztua zegoen bost hilabete aurretik 2008-6-24an. Aipatutako zientifikoek beren iritziak aurkeztu zituzten Aldundian egunkariak irakurri ostean. Komisioan ez da ezer eztabaidatu ez da CNRSeko analisirik, Ruben Cerdanen txostenak edo arkeologi metodoa zalantzan jarri, antzerki hutsa izan da Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriei babesa emateko. Gorrotxategiren faltsutze salaketak aurkeztu zirenean 2008-6-24an, aurrean zituzten CNRSko analisi batzuk eta gezurrezkoak izateko zentzu handiak zituzten eta dituzte. Ikertu behar dira eta egunen batetan ikertuko dira. Komisioak eskandalu lotsagarria babestu, isildu, estali eta handitu besterik ez du egin.

  35. egilea: betaurrekodun

    Inpermeablea zara. Adibide bat:
    Velazquez 2007an izan zen Eliseo Gilekin pertsonalki, ezinezkotasuna adierazteko.

    Gainerako guztia, konspiranoia hutsa.

  36. egilea: Anonimoa

    Hara niretzat errespetu guztiarekin, ez baitut ezertaz Gorrotxategi jauna ezagutzen (bere liburu batzuk irakurtzeagatik ez bada), filologo baten iritziak ez dira froga, are gutxiago faltsutze froga. Izan daiteke susmoa, zalantza, indizioa… nahi duzuna, gehiago ikertu behar denaren seinale nabarmena. Filologo batek ez jakiteak, frogatzen duen bakarra bere ezjakinkeria da. Ez beste ezeren faltsukeria. Gorrotxategik salaketak egin zituenean bi urte lehenago bazeuden analisiak eta niretzat, ebidenteki susmopean frogatu gabeko faltsutze salaketak. Eta “arrazoi” hauekin ezin da inor kiskali, guztion lotsarako egin zen bezala Arabako Biltzar nagusian 2008-11-19an.

  37. egilea: betaurrekodun

    Beno, inpermeablea jantzi eta gauzak errepikatzearen jokoa besterik ulertzen ez duzunez, joka dezagun:
    1) Ez da filologo baten iritzia bakarrik. Gorrotxategirekin tematuta zaude, baina lehen aipatu dizudan aditu sail hori dago, eta 2008 baino lehen emana zuten iritzia batzuk.
    2) Analisiek ez dute ezer frogatzen. Ezin dira ezeren frogatzat erabili, ez ezeren alde, ez ezeren kontra. Auzi metodologia eztabaidagai da.
    3) Ez dago analisi bat bakarrik. Bi analisi daude gutxienez (cerdan vs madariaga). Eta bien emaitza desberdinak dituztenez, lehen puntuan esandakoa besterik ez da sakontzen.
    4) Analisi fidagarririk ez dagoen bitartean (eta ez dago), eta berme arkeologikorik ez dagoen bitartean (eta ez dago), lan hauetan erabili ohi den irizpide BAKARRA gertatzen zaigu: adituen iritzia.
    5) Adituen iritzia UNANIMEA da, EZ DIRA GARAI HARTAKOAK.

  38. egilea: ostraka

    Gaia konplikatua da eta nahi nuke aurretik posible balitz zehaztea zergatik kiskali zuten Eliseo Gil. Jakina arazoa errazagoa dela zeren bakarrik baitzeuden Gorrotxategiren txosten salataria, Eliseo eta Idoiaren txosten arkeologikoa eta Ruben Cerdanen txostenak. Baita ere jakina oraindik argitaratu gabeko beste txosten batzuk:

    1.- Henrike Knorren zirriborroa irakurri baitzen 2008-6-26 komisioaren bileran.

    2.- Felix Lopezen komisioaren konklusioak.

    Zergatik ez dituzte argitaratzen?

    Iruditzen zaizu dokumentu hauen gabezian jakin daiteekela zergatik kiskali zuten Eliseo eta Idoia 2008-11-19an ?

  39. egilea: betaurrekodun

    Iruditzen zait ez didazula ezertxo ere irakurtzen. Horixe iruditzen zait.

  40. egilea: ostraka

    Barkatu arrazoia daukazu, pentsatuta naukan eta igortzea erabaki dut ahaztu baino lehen. Beranduago saiatuko naiz erantzuten. Tregua.

  41. egilea: Ostraka

    Irakurri ditut zure mezuak eta iruditzen zait ez duzula arrazoirik, ez dela bakarrik Gorrotxategiren iritzia, CNRSko anilisiak ez dute ezer frogatzen, Madariaga eta adituen ustezko unanimidadea. Zure iritzia da ez du zerikusirik irakurri dudanarekin. Gorrotxategik bere faltsutze salaketa sartu zuen komisioaren ekaineko bilerarako (2008-6-26) eta ez zegoen beste inoren txostenik, bueno bai Henrike Knorren zirriborroa Lakarrak irakurri zuena eta argitaratzen ez dutena. Komisioko gainontzekoek bost hilabete izan dituzte bete lana egiteko jakinda salaketa larriak aurkeztuta zeudela. Gil eta Filloy kiskali zituztenean 2008-11-19an hain lotsagarri izan zen, ze Felix Lopezen txostena komisioaren txostenen konklusioa idatzi zuten, eta bakarrik oraindik Gorrotxategiren txostena aurkeztuta zegoen bost hilabete lehenago. Lotsagarria da, horregatik ez dute bi orriko Felix Lopezen txostena argitaratzen. Komisioaren beste txostenak bete lana lotsagarria besterik ez da, eta sarrera data 2008-11-19a baino beranduagokoa da, ez dute ezta itxura ere mantentu. Komisioak egin duen gauza bakarra, erabakiak hartu ostean, bete lana lotsagarria estali, ezkutatu, omititu eta pilatu. Volperen txostena da adibiderik lotsagarriena, orri erdi batean 112 ostraka faltsutzat salatu, batere identifikatu gabe. Zalantzarik ez daukat egunen batetan guzti hau aztertuko dela guztion lotsarako.

  42. egilea: betaurrekodun

    Baina argumentatu zazu zerbait, eta ez errepikatu dena behin eta berriro:

    Zergatik tematzen zara konspiranoia guztiaren abiapuntua 2008ko ekainaren Gorrotxategiren txostenean jartzen, ez al duzu irakurri adibidez Velazquezek URTE BAT LEHENAGO egin zuela ezintasunaren salaketa, eta zuzenean Eliseo Gili?

    Jakina, txosten bat egiteko datuak bildu eta ondo tajutu behar da, 2008ko ekainerako agian ez zuen bukatua (aktetan esaten den bezala), baina 2007AN VELAZQUEZEK EGINA DU SALAKETA.

  43. egilea: ostraka

    Hitzez kafe baten aurrean jendeak esan dezake nahi duena, salaketa deitu nahi baduzu deitu, baina ez didazu konparatuko Gorrotxategiren txostenarekin 2008-6-24an Arabako Biltzarreko sarreratu zuena, alegia, faltsutze salaketa larria eta formala. Ezinbesteko iruditzen zait ezagutzea 2008-6-26ko komisioaren bileran Lakarrak irakurri zuen Henrike Knorren zirriborroa, agian hankez gora jartzen ditu Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak. Unanimitatea filologoen artean frogatu gabe dago eta informazioa badago. Zergatik ez dute argitaratzen Henrike Knorren zirriborroa?

  44. egilea: betaurrekodun

    Zure argumentazioaren muina da Gorrotxategik salaketak aurkeztu zituela 2008ko ekainean, Cerdanen analisien kontra, eta hortik aditu guztiak Gorrotxategi babestu zutela.

    Nik esaten dizut 2007an aditu batzuk ya esana zutela (kafea aurrean izatea berdin da) idazkiak gezurrezkoak zirela.

    Beraz, zure teoria guztia hankaz gora geratzen da.

    Aparte utzita inork ez duela sinesten aditu guztiek beren benetako ustearen kontrako txostenak egitea, zergatik eta Gorrotxategi babesteko bakarrik?

    Knorren iritzia emana dago gutunean. Adituak UNANIMEAK DIRA: EZ DIRA BENETAKOAK.

  45. egilea: ostraka

    “Knorren iritzia emana dago gutunean. Adituak UNANIMEAK DIRA: EZ DIRA BENETAKOAK.”

    Bai loktite bezala, Lakarrak irakurtzen du Henrike Knorren zirriborroa komisioan 2008-6-26 eta gero 2008-11-19an Idoia eta Eliseo kiskaltzen dituztenean, filtratu beharrean Knorren zirriborroa, Gorrotxategiriren salaketak bermatuz, filtratzen dute
    “Henrike Knorren ustezko mezu pribatu bat ba omen dago bere azken bi urtetako publikoki azaldutako jarrera aldatzen duena…”

    Ikusi arte ez dut sinistuko. Henrike Knorren zirriborroa Gorrotxategiren aldekoa izango balitz ez luteke pegamenturik beharko. Ustezko unanimitatearen kontu hori ez dut sinistuko henrike Knorren zirriborroa irakurri arte.

    Nire sinisgarritasun guztia galdu zuten +Miscart ostrakaren argazkia ikusi nuenean, ordutik ez diet ezer sinistuko nire begiekin ikusi arte.

  46. egilea: betaurrekodun

    Ez duzu ezer esaten konspiranoia sineskaitzaren hasiera datari jarri dizkiodan eragozpenei.

    Nik iritzi pertsonala dut Knorren txostenari buruz, baina ez dut konspiranoiarik egin nahi, zuk bezala. Dagoena bakarrik eztabaidatu behar da.

    PD: oraindik Miscart iltze goriarekin? eta aipatu diren beste kontu guztiak: yahve, varron, komak, parentesiak, eta ABAR?

  47. egilea: ostraka

    “yahve, varron, komak, parentesiak, eta ABAR?

    Komisiokoek ez jakiteak frogatzen duen bakarra beren ezkajinkeria da. Zer dakite hauei buruz: Mono, Kassandra, El, NIIV, Corne, Cordu, Entu, Eloi, HAIII, Vola, Mirto, Ñelos edo Helios, Marcus, Dalia, Riano, Peine, Riamo, RIIa, Deidre, Dido, Mas, FIIrox, Libia, RIIa, Lea, Rox, Mies, Tivina, PrII, Libia, Iupus… eta dauden gehiago?

    Ezer ez badakite nola ausartzen dira faltsutzat salatzen?

    Nabarmena da ez dakitela ezer. Lotsagarri faltsutzat salatzen besterik ez dakite.

  48. egilea: betaurrekodun

    Ezjakinkeria? Hainbat gauza ezinezkoak direla BADAKITE.

    Ez dago munduan aditu bat bera ere YAHVE III. mendean idatzi dela onartuko duenik.

  49. egilea: Anonimoa

    Non jartzen du YAHVE?

    Faltsuzalea zarenez, ariketa bat proposatzen dizut ostraka bat identifikatu (inbentarioko zenbakia), argazkia bilatu 953 argazki argitaratu dituzte eta eztabaida dezagun benetakoa al faltsua ote den.

    Iruditzen zait ados egongo zarela nirekin esatean 993 ostraka/grafito omen daudela (953 argazki), 1.035 multzo epigrafiko (ostraka batzuk bi aldetatik idatzita baitaude), 953 argazki; 2005-2006 kanpainetan ateratako 583 bat ostraka eta hauetatik nik dakidala behintzat 240 bat ostraka salatuak.

    240 ostraka salatuak aukera haundia da, abantaila handia daukazu, eta momioak zure alde zalantzarik gabe.

    Jokoa onartzen baduzu, aukera itzazu hasteko hamar bat ostraka eta eztabaida dezagun.

  50. egilea: BETAURREKODUN

    Non jartzen duen YAVHE? Txantxetan ala?

    IIISIIV YAVHII “FILI”

    Jokoa onartu? Hona jokoa: aurkeztu aditu bat goiko hori benetakotzat hartzen duena III. mendean, eta segi dezagun eztabaidatzen.

  51. egilea: ostraka

    Zu aditua al zara ba?

  52. egilea: betaurrekodun

    Aditua naizenik esan al dut, ba?

    Argi dago esan dudana: aurkeztu aditu bat goiko hori benetakotzat hartzen duena III. mendean, eta segi dezagun eztabaidatzen.

  53. egilea: ostraka

    Eta aditua ez bazara nola eskatzen didazu niri aditu bat ekartzea, nire blogera zuk berarekin eztabaidatzeko? Nor zara zu (aditua ez bazara) aditu batekin eztabaidatzeko eta gainera nire blogean?

    Eskerrik asko dignatzeagatik nirekin eztabaidatzen, jada ez dakit zenbat mezu trukatu ditugun. Agian damututa egongo zara.

  54. egilea: betaurrekodun

    Nik ez dut esan blogera ekartzeko, nirekin eztabaidatzera, gizona.

    Besterik gabe esan dizut ekar dezazula erreferentzia bat, non gai horietan aditua den batek esaten duen YAVHE hori III. mendekoa izan daitekeela.

Utzi erantzuna Ostraka(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude