Arabako Foru Aldundiko diputatuei gutuna

Gaur Eliseo Gil arkeologoa izango duzue aurrean. Norbaitek irakurtzen badu mezua, jakin dezala ostraka euskaldun hauetan azaltzen den euskara benetakoa dela eta 1.700 bat urte duela. Ostraka hauetan besteen artean NIIV izena duen neskaren historia dago idatzita:

NIIV-re ata,  NIIV-re ama ro man ilta cistiana, NIIV-re ata gau ilta, NIIV XII URT TU, ”’  BIIBATU, ”’ NIIV CII, NIIV CORNII ESKON, NIIV, NIIV VIILIIIAN GORI BISI NA, NIIV laiki  (ῆλlos) na XI urte tu Veleian gori bisi na esta VIILIIIA NOVVA, BAINA OSO,V POLITA, NIIV RII ATA ARAINA ARRAPA , EL NIIV / GIATU LA

Inork ez du asmatu duela 1.700 bat urte Iruña Okan bizi zen NIIV-RIIn historia. Gorrotxategik eta Lakarrak faltsutzat salatzen dute, baina Henrike Knörr jaunak beti defendatu zuen hil arte. Faltsutzat salatzen dutenek ez dira konturatu ere NIIV-ren historia dagoela idatzita eta honek erakusten du gehiago aztertu behar dela.

Eliseo Gil-ekin injustizia ikaragarria egin zen 2008-11-19an Arabako Foru Aldundian zuen aurrean eta orain zuen esku dago justizia egitea. Mesedez argitaratu guztia, denon artean egia hobeto jakin ahal izateko. Gutuna.

Kategoria: Iruña Oka. Gorde lotura.

Erantzun bat Arabako Foru Aldundiko diputatuei gutuna-ri

  1. egilea: aaa

    Irakurri hemengoak:
    http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

    eta ea behingoz uzten diogun txorakeriei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude