Iruña Okako ikerketa historiko arkeologikoa

 

 
1-Zundaketa batean aurkitutako mosaikoa / 2-Zundaketa batean aurkitutako “ hypocaustum “ baten “ suspensura “ hondarrak
 

IRUÑA-VELEIAKO IKERKETA HISTORIKO-ARKEOLOGIKOA

Iruña-Veleiako Ikerketa Historiko-Arkeologikoa, Agindua 2005eko Otsailaren 9koa, Kultura sailburuarena, “Kultura Ondasun Kalifikatu eta Inbentariatuaren edo Balizko Arkeologia Guneetan eragina duten Hiri Plangintzako Tresnak sortu eta aldatzeko laguntzen deialdia” alorraren barruan garatu da. 2005-2007 urte bitartean garatuta, Iruña Okako Udaletxeak sustatua, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko finantziazioarekin eta Arabako Foru Aldundiaren baimenarekin.

Ikerketa honen helburu nagusia, aztarnategi hau arkeologikoki izan daitekeena eta duen benetako hedadura ezartzea izan da, ahalik eta zehatzenen eta dokumentazio oinarri zabalarekin. Honela, aztarnategiaren babesa eta zaintzarako tresna egoki bat izateko asmoarekin eta Iruña Okako udalerriaren Lurralde Ordenamenduaren barne, babespen erregimen berezi bat gehitzeko.

Ikerketa aurrera eramateko orduan, aztarnategiari buruzko hainbat alor landu dira, hala nola, kokapen beraren eta inguruaren ezaugarriak, fondo kartografiko, fotografiko eta agirikoeneko dokumentazio historikoa eta indusketa zaharrei dagozkien agiri arkeologikoak kontsultatuz. Landa-lan bizia egin da, eremuaren prospekzio sistematikoa (mikrotopografia, azalerako materialak eta beraien sakabanatzea eta ageriko egituren ikerketak), zundaketa kopuru handia (guztira 276, 4m2koak bakoitza), eta honekin batera, landarediaren hazkunde bereizgarria dela eta, goi-inperio aldiko hiriaren lur azpian dauden egiturak antzeman dira, eskalazko aeromodelo batekin hartutako airetiko argazkigintza lan sistemako bat aurrera eramanez.

Dokumentazio oinarrri grafiko eta kartografiko guzti honekin, behin prozesatua eta aztertua (datuok, lursailez lursail laburbilduta, 2007ko Abenduan eskura emandako memoria zabal batean jasotzen dira), aztarnategiaren potentzial arkeologikoaren ebaluazio eta zonifikazio zehatza aurrera eraman ahal izan da, aztarnategiaren babes erregimenaren oinarri izango dena.

Aztertutako adierazgailu guztiak, Iruña-Veleiako ahal arkeologiko handia azpimarratzen dute. Lur azpian dagoen ondareak, aberastasun handia, hedadura oso zabala eta aldi kronologiko zabala, Brontze Arotik Berantantzinateraino, daukala adierazten digu. Ohiz kanpoko kontserbazio egoera erakusten du, partzialki titulartasun publikopean nekazal esparru batean kokatuta egoteak alde izan duelarik. Ikerketa hau da beraz, gure ondare kulturalekoa den aztarnategi esanguratsu honen etorkizuneko kontserbazioa eta geroko ikerketa, sustapena eta balorean jartzea bermatuko duten legezko neurriak indartzeko, beharrrezkoa egiten den ekarpena.

Kategoria: euskararen jatorriaren 3. biltzarra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude