Henrike Knörr -i omenaldi hunkigarria larunbatean Iruña Okan

Iruri Knörr eta Txari Santiago

  Henrike Knörr-en alaba Iruri eta alarguntsa Txari Santiago omenaldian

Arratsaldeko 19.30etan Langraizeko "Gizarte zentroan" ongi etorria egin zieten Henrike Knörr zenaren alarguntsa den Txari Santiago-ri eta Iruri alabari, elkartearen izenean Leire Saituak eta lehendakariak, lagundu zituzten aretora eta jendearen harrera beroa jaso zuten, elkarteko lehendakariak hitzaldia irakurri zuen bukatuz,  

 

"Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara. Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino, gure elkartearen helburu nabarmena. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei." 

 

Elkartearen izenean Leire Saituak lore sorta eman zien Txari alarguntsari eta Iruri alabari besarkatuz, biltzarreko jendea zutik jarrita txalo zaparrada beroa eskaintzen zien bitartean. Horrela amaiera eman zitzaion omenaldiari eta 3. biltzarrari. Txari Santiago Iruri Knörr
Henrike Knörr-en alanguntsa Txari Santiago eta alaba Iruri omenaldian

 

Argazki batzuk hemen daude, argazkilaria Gorka Palazio eskerrik asko:


Gorka Palazio jaunaren  argazkiak

 

Euskararen jatorriaren elkarteko lehendakariaren hitzaldi osoa:

 

"Arratsaldeon eta eskerrik asko etortzeagatik batez ere Henrike Knörr-en alarguntsa den Txari-ri eta Iruri alabari.  Nahi dugu jakin dezazuen goizeko 10etan Euskararen jatorriaren 3. biltzarreko sarrera hitzaldian esan dela, "3. biltzar hau beti markatuta egongo da Henrike Knörr filologo eta euskaltzainaren tamalezko heriotzarekin. Gure blogean bere loturatxoa zuen, doluminak bidali genizkien senideei, artikulua zabaldu dugu hedabideetan, harremanetan jarri gara sendiarekin eta omenaldi xume bat inprobisatu dugu."

 

 Henrike Knörr filologoa eta euskaltzaina hil zaigu. Iruña Okako aurkikuntzei dagokiolarik ez da  aseptikoa izan, maitasunak eta afektibitateak zuzendu du bere jarrera eta uste dut euskaldun askoren ordezkari bilakatu dela. Bere ahotik zuzenean entzun izan genuen eta egunkari zaharretan irakur daiteke adibidez, zenbat poztu zen Eliseo Gil-ek Iruña Okako indusketen zuzendariak, hots egin zionean esanez duela 1.700 urteko euskarazko hitzak azaldu zirela ostroketan (zeramika puskak grabatuak) eta ez zuen bere urduritasuna ezkutatzen aurkikuntzak zuen garrantziarekin. Zer poza hartuko zukeen Mitxelena jaunak aurkikuntzen berri izan balu. Beti defendatu du azaldutako euskarazko hitzen jatortasuna eta antzinatasuna, arkeologoek emandako informazioen arabera, eta aurkakoa demostratzen ez den bitartean.

 

 Eszeptikoen aurrean aurpegia eman du askotan, oldarkor batzutan esanez adibidez, eszeptikoek irentsi beharko zituztela zalantza guztiak, giro eszeptiko orokor batean murgilduta, euskal filologoen artean ere. Egia esan ez gaude ohituta euskal zientifiko, intelektual eta euskaltzain baten aldetik antzeko jarrera ausartik ikusten eta eskertzekoa izan da.

 

 Ez dut ahaztu nahi bere ahotik zuzenean entzundako hitzak sortu zidaten zirrara, bere hitzaldi batean esan zuenean “Iruña Okan azaldu zirela hedabideetan argitaratutako hitzez gain, duela 1.700 urteko hirurogeita hamar bat esaldi motz (jan edan lo) eta ehun luze bat  hitz  euskaraz "urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, geure, ata, zutan, iesus, ioshe, ata, mirian, ama…". Bakarrik bi eraikin arakatu omen dituztela Iruña Okako indusketetan eta zalantzarik ez izateko askoz ere euskal hitz gehiago azalduko zirela”.

 

 Iruña Okako aurkikuntzen aurkako eszeptikoen kritikak areagotu eta deskalifikazio pertsonaletara igaro zirenean, zalantzan jarriz ikertzaileen ohore pertsonala ere, Henrike Knörr-en jarrera ere gardena eta ausarta izan zen, eta bera izan zen euskal filologo bakarra Veleiako komunikatua sinatu zuena (2006-11-23) ikertzaile talde osoarekin batera, non ozenki esaten den besteen artean:

 

”Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak direla, bere garaiko beste milaka ebidentziekin bater
a azaltzen direla, erromatar garaiko geruzetan azaldu direla eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian”.

 

Aurten Arabako Foru Aldundiak erabaki zuen batzorde zientifikoa izendatzea Iruña Okako aurkikuntzak egiaztatzeko eta bertan nola ez, Henrike Knörr izendatua izan zen eta askok gure ordezkari bezala sentitzen genuen eta bere heriotzarekin umezurtz utzi gaitu eta eskertu nahi diogu bere jarrera maitagarria eta ausarta.

 

Euskararen jatorriaren biltzarreko partaideak, batzutan ez gara bat etorri Knörr jaunaren iritziekin, gure biltzarretako ponentzietan irakur daitezke iberikoa eta euskararen harremanak defendatzen dituzten autoreak, berak deitoratzen zituenak, nahiz eta tradizio luzea izan Larramendi, Astarloa, Humboldt, Krutwig, Arnaiz… batzuk aipatzeagatik. Irakur daitezke ere euskararen antzinatasuna eta mintzatzen zen azalera handia defendatzen dituztenen iritziak, atzerritarrak batzuk Humboldt, Angus J Huck, Bengtson, Vennemann, Oppenheimer, Arnaiz  eta euskaldunak besteak Krutwig, Mujika, Kapanaga, Naberan, Zubiaga, Lizarduikoa… nahiz eta elkarteak ez duen bat egiten iritzi guztiekin.

 

Bere ezpalekoak ez izanagatik, Henrikeren heriotzak begiak zabaldu dizkigu eta
konturatu gara Iruña Okako aurkikuntzen aurrean defendatu duen jarrera zaila, ausarta eta konprometitua. Orain beranduegi, jabetu gara euskaldunak bezala zein bakarti utzi dugun batzutan, adibidez, Iruña Okako ikertzaile batzordearekin batera komunikatua sinatu zuenean 2006-11-23an lehen aipatu bezala. Orain utzi gaituenean konturatu gara zein den komunikatuaren garrantzia, filologo euskalduna eta euskaltzaina bakarra defendatu duena Iruña Okako euskara zaharra. Bakarti utzi genuen eta damu gara.

 

Aitortu nahi diogu bere jakinduria, duintasuna, poza, ausardia, jarrera, euskara moderno eta zaharraren defentsa zaila, ausarta eta trinkoa tamalez azkeneraino, gure elkartearen helburu nabarmena. Agur eta ohore Henrike Knörr filologo euskalduna. Doluminak senideei.       

 

Euskararen jatorriaren 3. biltzarra, Iruña Oka 2008-5-17.         

 

Kategoria: euskararen jatorriaren 3. biltzarra. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude